Amorrosta eta Gaston euren mailetako hamar onenen artean Legutioko triatloian

Bost lagun joan ziren JAZ Eibar Triatloi Taldetik
Amorrosta eta Gaston euren mailetako hamar onenen artean Legutioko triatloian
2024/07/12 13:48
eta kitto!

JAZ Eibar Triatloi Taldeko boskote batek hartu zuen parte aurreko zapatuan Legution jokatutako triatloian. Igerian 1.600 metroko distantzia eginez ekin zioten probari, jarraian bizikleta hartu eta 42 kilometro osatu ondoren, amaitzeko beste 10 kilometro egiteko antxintxikan.

Jokin Amorrosta izan zen ordezkari onena, 43. postuan amaituta (2:35:32 denborarekin), bere mailako seigarrena izateko; Aitor Fernandez 91. postuan helmugaratu zen (2:53:55); Iñigo Gaston 102. tokian sailkatu zen (2:59:05), bere mailako bederatzigarrena izateko; eta Javier Muñoz eta Jon Otxoa 123. eta 145. postuetan helmugaratu ziren, hurrenez hurren (3:10:22 eta 3:30:25eko denborekin).