Ana Apikak zapatuan eskainiko duen ipuin-kontakizunerako izen-ematea gaur zabaldu dute
Eibarko Udal Liburutegiak Mozorro jaia izenburuko ipuin-kontakizuna antolatu du zapaturako, Zapatuko Ipuina egitasmoaren baitan. Oraingoan aldaketa nabarmena dago saioaren orduan: eguerdiko 12:00etan hasiko da ipuin-kontaketa, Portalean (areto nagusian). Eskarmentu handiko kontalaria den Ana Apikak aurkeztuko du ipuina. Antolatzaileen berbetan, “ipuin klasikoak zein modernoak mozorroz beteta daudela ikusiko dugu saio dibertigarri honetan. Kontalaria mozorratuta agertzen da, baina ez da hain erreza izango asmatzea "nor" den, ipuin batetik ateratako pertsonaia berezia bait da. Publikoan ere ezkututa dauden protagonista ospetsuak agertuko dira”. Saioa 4-9 urte bitarteko umeentzat pentsatuta dago. Joan nahi dutenek aurretik izena eman beharko dute, gaurtik hasita eta eguenera arte, online bete daitekeen FORMULARIO HAU beteta.