Ana Ramos kazetariak botako duen txupinazoarekin hasiko dira Amañako jaiak datorren barixakuan

Aurten Xiberoots eta Boikot taldeek emango dute kontzertua, Mugi Panderoa taldearen erromeria eta gero.
Ana Ramos kazetariak botako duen txupinazoarekin hasiko dira Amañako jaiak datorren barixakuan
2024/06/28 18:54
eta kitto!

Gaur eguerdian Amañako Laboral Kutxaren bulegoan aurkeztu dituzte aurtengo Amañako jaiak egitaraua antolatu duen jai-batzordeko Josean Alberdi Gomak, Jon Iraola alkateak eta Andoni Zabala Kultura zinegotziak. Beraiekin batera aurtengo txupinazoa botako duen Ana Ramos kazetari eta auzokidea egon da. Ekitaldian azken urtean hil diren auzokideak eta beste lagun batzuk gogoratu dituzte, tartean jaietan beti laguntzen zuen Andoni Andrade, eta oroigarri eta opariak ere banatu ditu Alberdik: Eibartarrak taldeari, plaka oroigarria; aurten hil den Eibar Rugbi Taldeko Urtzi Abanzabalegiren ama eta seme-alabei, haren argazkia; Aitor Montero motorzaleari, bere argazkia; eta Ana Ramosi, argazkiarekin batera, zintzilikari eta belarritakoak ere eman dizkio.

Jaiak datorren asteko barixakuan hasiko dira eta, beti bezala, era guztietako ekitaldiekin beteko dute asteburu osoa. Jarraian daukazue egitaraua.

AMAÑAKO JAIAK 2024

Uztailak 5, barixakua

  • 18.30: Umeen danborrada. Pieza batzuk joko dituzte Ego Gain gerontologia zentroaren aurrean.
  • 19.00: Jai hasierako txupinazoa, Ana Ramos ETBko kazetariaren eskutik.
  • 19.15: Umeen danborrada. Amañako plazan.
  • 20.15/23.00: Erromeria, Mugi Panderoa taldearekin.
  • 23.00: Musika kontzertu itzela, Xiberoots eta Boikot taldeekin.
  • + Txosnan ogitarteko eta pintxo zerbitzua egongo da.

Uztailak 6, zapatua

  • 10.00/14.00: Artisautza Azoka, Amañako plazan.
  • 14.30: Herri-bazkaria: paella. Plazan bazkaltzen ez duenari ez zaio edaririk zerbitzatuko.
  • 18.45: Pirritx, Porrotx eta MariMotots pailazoen emankizuna.
  • 20.30: Parrillada: saiheskia, txorizoa, oilasko-hegalak...
  • 20.30/22.30: Elektro-txaranga, parrillada girotzeko.
  • 22.45: Berbenaren hasiera, Lisker taldearekin.
  • 23.00: Helduen danborradaren irteera.
  • 00.00: Danborradaren iritsiera Amañako plazara.
  • 00.45: Berbena, Lisker taldearekin.

Uztailak 7, domeka

  • 12.15: Txorizo-pintxoak, doan.
  • 16.45: Gaztelu puzgarriak eta aparra, jolasteko.
  • 19.00: Txokolate-jana, Eroskirekin elkarlanean.
  • 19:00: Amaña es la Caña elkartearen sari-banaketa.
  • 19.00: Txorizo-ogitartekoak salgai (1€)
  • 19.30: Kallejonada, mariatxiarekin.
  • 20.00: Kontzertua, mariatxiarekin.
  • 21.30: Jaien amaiera.

Uztailak 12, barixakua

  • 14.30: Jubilatuendako bazkaria, Unzaga Plaza hotelean.
  • + Txosnan ogitarteko eta pintxo zerbitzua egongo da.