Anabel Alonso aktoreak Ipurua bisitatu du

Aktore bizkaitarrak aurkeztu du Antzerki Jardunaldien edizio berria
Anabel Alonso aktoreak Ipurua bisitatu du
2024/02/16 11:48
eta kitto!

Eibarko Antzerki Jardunaldiak direla eta, 47. edizio honetan bertan parte hartu duen Anabel Alonso aktorea Ipuruan izan zen. SD Eibar Fundazioa ohiko kolaboratzailea da jardunaldi horietan eta, lotura horri esker,  “La Celestina” antzezlanaren lehen emanaldiaren lehen protagonistak Ipurua bisitatzeko ere aprobetxatu zuen. Egindako bisitan, aktore bizkaitarrak SD Eibar-en elastikoa jantzi eta ukitu batzuk eman zizkion baloiari, Mikel Larrañaga SD Eibar Fundazioko presidenteordeak lagunduta.