Anaitz Arbillak 2025ra arte luzatu du kontratua Eibar KErekin
Hypermotion Ligako denboraldia azken txanpan sartu da eta Eibarrek dena du jokoan oraindik, baina hasi da datorren denboraldia prestatzen. Aurtengoan gertatzen dena gertatzen dela, Anaitz Arbilla kapitainak Eibar KEn jarraituko duela adierazi du gaur goizean igorritako bideo baten bitartez.
Bideoan adierazten duenez, Arbillak agur esango dio Eibarri datorren denboraldiaren amaieran, baina gutxienez beste urtebetez kolore gorriurdinak janzten jarraitu nahi du.
Garrantzitsua urtetik urtera
Anaitz Arbilla 2016/17 denboraldian iritsi zen Eibarrera Espanyol taldetik, eta eibartarren ikur bihurtu da harrezkero. Lehen Mailan zein Bigarrengoan aurpegia eman du taldearen alde eta jokalari garrantzitsua izan da Mendilibar, Garitano zein Etxeberriarentzat.
Iruñeako jokalariak ligako neurketa guztiak jokatu ditu aurten, hau da, 39 (3.332 minutu, eta denboraldi guzti hauetan 233 partidu lehiatu ditu Eibarrekin ligan, 5 gol sartuz.