Ander Irizarrek irabazi zuen 186 kadeteen parte-hartzea izan zuen Beltran Saria

Ia 200 txirrindulari abiatu ziren 68 kilometroko ibilbidea osatzeko asmoz
Ander Irizarrek irabazi zuen 186 kadeteen parte-hartzea izan zuen Beltran Saria
2024/04/15 13:09
eta kitto!

Domeka goizean jokatutako VII. Eibarko Txirrindulari Elkartearen Saria - Beltran Sari Nagusiak parte-hartze ikaragarri izan zuen, ia 200 txirrindulari abiatu baitziren 68 kilometroko ibilbidea osatzeko asmoz. Eguraldi bikaina izan zuten lagun eta tropelean egin zuten ibilbide gehiena, kenduta azken kilometroak, hor hamar laguneko taldea osatu eta euren arteko esprintak erabaki baitzuen garailea. Telleriarteko Ander Irizar izan irabazlea, Cafenasako Joritz Barberana eta Bolintxo Okindegiko Manex Larrañagaren aurretik. Aipatutakoek ordubete, 39 minutu eta 37 segundo behar izan zituzten Urkizuko helmugara iristeko, orduko ia 41 kilometroko batazbestekoarekin. Cafe Dromedario Flotamet-entzat izan zen, bestalde, taldekako sailkapena.

Eibarko Txirrindulari Elkarteko antolatzaileek probaren babesleek (Eibarko Udala, Ascensores Beltran, Casa Galicia As Burgas, TAES, Soraluze S. Coop., ZUK-HIK, Goritz, Manufacturas GES, Oberena Harategia, etb.) eskainitako laguntasun guztia eskertu nahi izan dute.