Ander Moyaren omenezko Memoriala ospatuko da bihar Ermuan, Betiondoko instalazioetan
Ander Moya eibartarra Ermua Blues CDko jokalaria zen.
2025/05/30
10:02
eta kitto!
Bihar, maiatzak 31, egingo da Ermua Blues CD taldeak Ander Moyaren omenez antolatutako memoriala. Ander Moya eibartarra Ermua Blues CD-ko jokalaria zen eta 2021ean zendu zen 9 urterekin. Bere oroimenezko laugarren edizioa izango da oraingokoa.
Memoriala Ermuko Betiondon izango da eta antolatzaileek eta Anderren familiakoek jendea animatu nahi dute egun hori eurekin pasatzeko: "Futbolean aritzeko eta ondo pasatzeko eguna izango da. Beti-Ondo jendez bete nahi dugu. Oso egun garrantzitsua da Ermua Blues-entzat, sarreren eta errifen bidez lortutako diru guztia Martin Alvarez Muelas Fundazioarentzat izango baita".