Ander Moyaren omenezko Memoriala ospatuko da zapatu honetan Ermuan, Betiondoko instalazioetan

Ander Moya eibartarra Ermua Blues CDko jokalaria zen
Ander Moyaren omenezko Memoriala ospatuko da zapatu honetan Ermuan, Betiondoko instalazioetan
2024/05/29 13:33
eta kitto!

Ermua Blues CD taldeak Ander Moyaren omenezko memoriala antolatu du zapatu honetarako, ekainak 1. Ander Moya eibartarra Ermua Blues CD-ko jokalaria zen eta 2021ean zendu zen 9 urterekin. Bere oroimenezko hirugarren edizioa izango da oraingokoa.

Memoriala Ermuko Betiondon izango da eta antolattzaileek eta Anderren familiakoek jendea animatu nahi dute egun hori eurekin pasatzeko: "Futbolean aritzeko eta ondo pasatzeko eguna izango da. Beti-Ondo jendez bete nahi dugu. Oso egun garrantzitsua da Ermua Blues-entzat, sarreren eta errifen bidez lortutako diru guztia Martin Alvarez Muelas Fundazioarentzat izango baita".