Andoni Ameztoy da Eibarko Udalaren Kirol Saileko zinegotzi berria
Eibarko Udaleko gobernu-taldera batu da, Alberto Albisteguik Gipuzkoako Batzar Nagusietako talde sozialistaren bozeramaile izateko zinegotzi karguari uko egin ostean.
2024/10/14
11:22
eta kitto!
Ameztoyk irailaren 27an hartu zuen zinegotzi-kargua, eta aurrerantzean bera izango da Kirol Saileko arduradun politikoa. Andoni Ameztoy 1974an jaio zen Eibarren. Doitasunezko mikromekanikako prestakuntza du, eta metalurgiaren sektorean ez ezik, beste hainbat arlotan ere egin du bere ibilbide profesionala: bezeroarentzako arretan lan egin du, automobilgintzaren sektoreko komertzial gisa, eta ordezkari komertzial karguan era jardundakoa da. Udaletik adierazi dutenez, “gainera, kirolarekin lotutako enpresa bat sortu zuen, eta horrek kudeatuko duen arloaren ezagutza sakona emango dio”.