Andoni Mayo bigarren izan zen Burgosko txakurkrosean

Andoni Mayo bigarren izan zen Burgosko txakurkrosean
2023/11/16 12:45
eta kitto!

Aurreko asteburuan Burgoseko Urrez herrian jokatutako txakurkros proban, gure herriko ordezkariek lan bikaina egin zuten beste behin eta, horrela, emaitza onak eskuratu zituzten bikejoring (bizikleta gainean) eta txakurkrosean (antxintxikan) modalitateetan jokatutako proban. Andoni Mayok, Dexter txakurrarekin, bigarren izan zen bizikletan egindako lasterketan, lehenengoarengandik sei segundora geratuz. Emaitza horrekin, lider izaten jarraitzen dute Burgoseko ligan. Bestalde, Sonia Fernandezek eta Andonik berak parte hartu zuten baita lasterketa motzean ere. Zazpi kilometroko ibilbidea osatzeko, Zeus eta Oreo txakurrak izan zituzten lagun.