Andrea Gonzalez Caballero eibartarrak irabazi du Nazioarteko Alhambra Gitarra Lehiaketa

Andrea Gonzalez Caballero eibartarrak irabazi du Nazioarteko Alhambra Gitarra Lehiaketa
2016/06/16 13:07
eta kitto!


Andrea Gonzalez Caballero gitarrista eibartarra irabazle suertatu da ekainaren 6 eta 11 bitartean Valenciako Palau de la Música-n izan den Nazioarteko Alhambra Gitarra Lehiaketan. Bere espezialitatean mundu mailan prestigio handieneko txapelketa da eta aurtengoa 13. edizioa izan da. Ekainaren 11an izandako azken fasean ezagutzera eman ziren irabazleen izenak:


Lehenengo saria: Andrea González Caballero

Bigarren saria: Marko Topchi
Hirugarren saria: Mircea-Stefan Gogoncea
Finalista: Isabel Mª Sánchez Millán
Saria berezia: Isabel Mª Sánchez Millán
Publikoaren saria: Marko Topchi







Andrea Gonzalez-ek Düsseldorf-eko (Alemania) Robert Schumann Musika Konserbatorioan egin ditu ikasketak eta 2014an graduatu zen  Joaquín Clerch maisuarekin. Bakarka aritu da Madrilgo Auditorio Nacional-ean, Donostiako Kursaal-ean, Düsseldorf-eko Robert Schumann Saal-en , Monterreyko Teatro del Centro de las Artes-en  edota Centro Hispanoamericano de La Habana-n.


Munduko hainbat jaialditara gonbidatu dute (Hungarian, Mexikon, Cuban...), eta  leku askotan jardun du kontzertuak eskaintzen (Madril, Bartzelona, Alacant, Donostia, Iruñea, Italia, Holanda, Alemania, Kuba, Mexiko eta Hungaria). Nazioarte mailako lehiaketa desberdinetan hartu du parte eta 20 sari baino gehiago lortu ditu.


[embed]https://www.youtube.com/watch?v=CZtEXI9_B80[/embed]

Andrea Gonzalez Alhambra