Andretxea ezagutzeko bisita gidatuak eskainiko dituzte ekainean

Andretxea ezagutzeko bisita gidatuak eskainiko dituzte ekainean
2023/06/05 10:43
eta kitto!
Isasi kalean dagoen Andretxea berria ezagutzeko bisita gidatuak antolatu dituzte ekainean. Goizeko ordutegian asteko hiru egunetan izango dira: astelehen eta eguaztenetan, 10:00etatik 12:00etara eta barixakuetan 12:00etatik 13:00era. Eta arratsaldeko ordutegian beste egun hauetan egingo dituzte: ekainaren 20an eta 27an (martitzenak), ekainaren 26an (astelehena), ekainaren 29an (eguena) eta ekainaren 30ean (barixakua), 16:30etik 19:30era egun guztietan.