Andretxearen udazkeneko programazioa aurkeztu dute
Andretxean hasi dira datorren ikasturtea prestatzen eta udazkeneko programazioa aurkeztu dute. Besteak beste, ikastaroak, hitzaldiak eta erakusketak egingo dira.
Jabetze Eskola
Emakumeek jabetzerako ikastaroak eskainiko dituzte beste behin Andretxean. “Jabetze Eskola prestakuntza feministarako gune bat da. Irekia, hurbila, irisgarria eta anitza, non adin eta jatorri guztietako emakumeon ahalduntzea bultzatu eta parte-hartzea hainbat esparrutan aktiboki erraztuko duten prozesuak gauzatzea ahalbidetzen duen ikastaro eta tailer desberdinen bitartez”, diote Andretxeatik.
Bertan parte hartu ahal izateko aurrematrikula egiteko epea irailaren 1etik 25era egingo da Udalaren eta Andretxearen web orrietan eskuragarri egingo den formulario baten bitartez.
Herritarrentzat saio irekiak
Eibarko herritarrengan kontzientzia kritiko, dekolonial eta feminista sustatzeko eta gure gizartean oraindik nagusi diren genero-estereotipoak, aurreiritziak edo rolak hautsi ahal izateko saio irekiak ere eskainiko dituzte. Saioetan emakumeen diskurtso, dokumental eta esperientziak azalduko dira.
Hauek izango dira hitzaldiak:
- Zaintza sistemaren erregimenaren auzia ekofeminismotik (EUS) - Marta Barba Gassó eta Mirene Begiristain Zubillaga.
- No nos enfermamos, nos enferman: coloquio sobre Las herederas y la salud mental (GAZ) - Aixa de la Cruz Ventosa.
- Autodefensa Feminista: Más allá de aprender a decir no liburu aurkezpena (GAZ) - Maitena Monroy Romero.
- Ley “Solo sí es sí” aclarando las sombras creadas por el ruido mediático (GAZ) - Sara Arruti Benito eta Maider Galardi Fernández de Agirre.
- Euskalgintza eta feminismoa bidaikide (EUS) - Lorea Agirre Dorronsoro eta Idurre Eskisabel Larrañaga.
Emakumeak ahalduntzeko guneak
Gune hauek ahalduntzea lantzeko espazioak dira. “Pertsonaletik kolektibora, talde-prozesua gakoa dela”, Andretxeatik diotenez.
Literatura saioak
Andretxeako Maistrak liburutegian munduko emakumeen literatura saioak eskainiko dira eta udazkenean emakume afrikarrak izango dituzte mintzagai. “Afrikako literaturako hainbat egile ezagutu eta haien aniztasuna eta idaztean duten aberasatasuna aitortuko ditugu”, adierazi dute.
Bertan parte hartzeko izena eman behar da, irailaren 1etik 25era.
Erakusketak
Udazkenean hiru erakusketa egongo dira Andretxean: