Andretxearen urteko lehen seihilekorako programazioa aurkeztu dute

Andretxearen urteko lehen seihilekorako programazioa aurkeztu dute
2024/01/18 12:27
eta kitto!
Jon Iraola alkateak eta Patricia Arrizabalaga Berdintasun zinegotziak Andretxeak otsailetik ekainera izango duen programazioa aurkeztu dute gaur goizean. Horren bitartez, Isasiko eraikin berria “edukiz bete” nahi dute, Iraolaren berbetan, eta horretarako ikastaroak, erakusketak eta bestelako saioak prestatu dituzte.

Programazioan agertzen diren ekintza batzuk aurretik ere egin izan dira; hala nola, autodefentsa feminista ikastaroa, eta osasuna eta zaintza inguruko landareekin (Andiraoren eskutik). Beste batzuk, ostera, berriak dira: komedia feminista, txirigota ikastaroa, boxeoa eta perreo ikastaroa, adibidez.

Ikastaroetan eta tailerretan parte hartzeko beharrezkoa izango da izena ematea eta otsailaren 1etik 25era egin ahal izango da Udalaren edo Andretxearen webguneetan, edo aurrez aurre Pegoran edo Andretxean bertan. Tailer batzuk euskaraz eta gaztelaniaz izango dira, eta Eibarren erroldatutako emakumeek deskontua izango dute.

Programazio osoa ikusi nahi izanez gero, sakatu hemen.