Andueza (PSE-EE) eta García-Antón (Irabazi) zinegotziek kargua lagatzea erabaki dute
2016/03/29
16:41
eta kitto!
Eneko Andueza (PSE-EE) eta Itoitz García-Antón (Irabazi) Eibarko udaleko zinegotziek kargua lagatzeko erabakia hartu dute. Anduezak bihar goizean, prentsaurrekoan azalduko ditu horretarako arrazoiak eta oraingoz ez dute esan zein izango den bere ordezkoa. Itoitz García-Antónek, berriz, kargua "arrazoi pertsonalengatik" laga duela eman du aditzera. Konfirmatzeke dagoen arren, litekeena da Equo-ko Maria Jesus Agirrek ordezkatzea Eibar Irabazi alderdiko zinegotzi karguan.