Ane Gebara ipuin kontalaria Eibarren izango da zapatuan "Bazen behin oihan zikin bat" kontakizunarekin

Plazak mugatuak direnez aurretik eman behar da izena
Ane Gebara ipuin kontalaria Eibarren izango da zapatuan "Bazen behin oihan zikin bat" kontakizunarekin
2024/10/21 16:59
eta kitto!

Asteklima Klimaren eta Energiaren astearen baitan, "Bazen behin oihan zikin bat" ipuin-kontakizuna eskainiko du Ane Gebarak datorren zapatuan, urriak 26. Portalea areto nagusian izango da, 18:00etatik aurrera, eta saio 3-7 urte bitartekoentzat izango da.

Plazak mugatuak direnez aurretik eman behar da izena (gaurtik hasita urriaren 24ra arte), formulario hau betez.

Dena doa ondo oihana aldetik, animalia guztiak pozik bizi dira beraien erreka, mendi, liana eta landare handien artean. Denek zaintzen dituzte etxe inguruko lurrak eta oihaneko toki gustukoenak, erreka eta mendiak ere bai. Leo lehoia ere halaxe dabil; erratza pasatzen batzuetan, zuhaitzak atontzen besteetan edo fruituak jasotzen. Baina halako batean Leo lehoia oihaneko errege bihurtu da eta orain erregea dela, ez du lan egin nahi. Zer gertatuko da orain erregearen jauregiko lurrekin? Tira, oihaneko zatitxo bat besterik ez da, edo ez?