Ane Osa eta Isaam Mokaddem Euskal Herriko Txapelketan lehiatu dira
Eibar Igerixan taldeko infantilek euren marka pertsonalak hobetu zituzten hainbat probetan
2026/03/04
10:18
Ekhi Belar Errasti
Otsailaren 28an eta martxoaren 1ean jokatu zen Euskal Herriko Infantil mailako Igeriketa Txapelketa Getxoko Fadura kiroldegian, eta bertan izan ziren Eibar Igerixan taldeko bi ordezkari gazte.
Ane Osak (2011) lau probatan egin zuen salto igerilekura: 100 libre, 200 libre, 200 estilo eta 400 libre. Bestalde, Isaam Mokaddemek (2011) ere lau probatan parte hartu zuen: 200 libre, 50 tximeleta, 100 libre eta 100 tximeleta.
Bi igerilariek aurreko markak hobetzea lortu zuten, eta horrek erakusten du entrenamenduetan egindako lanak fruituak ematen ari dela.