"Angula Ustelak" elkartasun biraren barruko hitzaldia egingo da martitzenean Arrate Kultur Elkartean

"Angula Ustelak" elkartasun biraren barruko hitzaldia egingo da martitzenean Arrate Kultur Elkartean
2018/02/26 12:23
eta kitto!
Euskal Herri osoko 35 herritik gora hartuko duen hitzaldi bira antolatu dute Gipuzkoa Zutik-eko kideek, tokian-tokiko eragileekin elkarlanean. "Angula ustelak, zer gertatzen da euskal erregimenari aurre egiten badiozu?" izenburukoa Ainhoa Intxaurrandieta (GHK-ko lehendakari ohia) eta Iñaki Errazkinen (Ingurumen diputatu ohia) epaiketaren harira antolatu dute. Biak irailean epaituko dituzte, 2013an erraustegia gelditu zutelako, eta "eragindako galerengatik" euren ondasun pertsonaletatik 100 milioi euro ordaintzea eskatzen zaie.

Horren guztiaren inguruan berba egiteko bihar hitzaldia emango dute Ainhoa Intxaurrandietak eta Igor Melchor kazetariak Eibarren, 19:00etan Arrate Kultur Elkartean.

Bihar gure herrira ailegatuko den bira 30 herrirekin abiatu dute, baina zerrenda horretan agertzen ez direnei dei egin nahi diete antolatzaileek, euren herrian hitzaldia antolatu nahi badute eurekin kontaktuan ipintzeko, angulaustelak@gmail.com helbidera idatzita.

[video width="1280" height="720" mp4="http://etakitto.eus/wp-content/uploads/2018/02/angula-ustelak.mp4"][/video]

Angula-ustelak-elkartasun-bira-WEB