Aniaiz Ariznabarretari ongietorri beroa egin zioten
2012/10/01
00:00
eta kitto!
Barixakuan, irailak 28an egin zioten ongietorri-ekitaldia Aniaiz Ariznabarretari. Ekin kasuarekin zerikusia zutelakoan orain urte bi, 2010eko irailaren 14an atxilotu eta kartzelaratu zuten eibartarra eta uztaila amaieran aske lagatzeko erabakia hartu zuen Javier Gómez Bermúdez Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak, ezarritako bermea ordaindu ostean. Barixakuan Eibarko gaztetxean ekitaldia eta herri-afaria eginda ospatu zuten batutakoek Aniaizen askatasuna.