Animaliak eta birusaren transmisioa izan ditu hizpide Ana Galarragak "Teknopolis" saioko bere tartean
2021/06/08
09:19
eta kitto!
Teknopolis saioko Koronabirusaren gakoak aste honetako atalean animaliei buruz aritu da Ana Galarraga Elhuyarreko zientzia dibulgatzailea. Esandakoaren arabera, uste da SARS-CoV-2-aren jatorria saguzarrak direla, eta horietatik gizakiengana igaro zela, ezagutzen ez den tarteko beste animalia-espezie baten bidez. Baina, zientzia kazetariaren berbetan, "tarteko animalia ez ezagutzeak ez du esan nahi animaliei ez zaienik transmititzen, izan ere, ikusi dugu bisoi-granjetan agerraldiak izan zirela. Azaldu dira kutsatutako animaliak zoo batzuetan ere, tigreak, lehoiak eta beste felido batzuk ere, baita etxeko maskotak, batez ere katuak".