Animalien Babeserako Euskal Federazioak gaurko elkarretaratzea deitu du, 18:30ean Untzagan

Kontzentrazioa Eibarko Udalak lokal bat zezenketa-peñari doan lagatzeko hartutako erabakiaren kontra azaltzeko eta “Animaliei tratu txarrik ez” esateko izango da.
Animalien Babeserako Euskal Federazioak gaurko elkarretaratzea deitu du, 18:30ean Untzagan
2025/05/26 17:17
eta kitto!

Lokalaren lagapena gaurko Osoko Bilkuran onartzekoa da, eta kontzentrazioa horren aurretik egingo dute. Salatu dutenez, “neurri hori herriak bultzatu behar dituen errespetuaren, enpatiaren eta animalien ongizatearen balioen aurka doa. Tauromakia animaliei tratu txarrak emateko modu bat da, eta ez du lekurik izaki bizidun guztien eskubideak aitortzeko bidean aurrera egiten duen gizarte batean. Horregatik, onartezina da udal batek bat animalien tratu txarrez gozatzen duen elkarte bati lagatzea”. 
Euskanfabed elkartetik adierazi dutenez, “animalien ongizatea defendatzeko eta sufrimendua dakarten praktikak sustatzeko espazio publikoak erabiltzearen aurkako ekitaldia izango da”. Elkarretaratzean Evaristo Rodriguez Euskanfabed elkarteko presidenteak adierazpen bat irakurriko du. Animalien Babeserako Euskal Federazioak kontzentrazio horrekin bat egitera animatu nahi ditu kolektibo sozialak eta herritarrak, “hiri etikoago, errukitsuago eta animaliekiko errespetuzkoago baten defentsan. Ahotsa altxatu behar dugu animaliekiko tratu txarrik gabeko Eibar baten alde”.