Anita Maravillas taldeak "Jon Braun" euskerazko antzezlana taularatuko du bihar Coliseoan
2017/11/17
22:48
eta kitto!
Bihar arratsaldean, 17:00etan hasiko da Coliseo antzokian “Jon Braun”, 3 urtetik gorako umeentzat bereziki pentsatutako antzezlan estreinatu berria. Anita Maravillas konpainiaren euskerazko lan honetan, Miren Larrea eta Valentina Raposo antzezleen eskutik bizia hartuko dute txotxongiloek bizia hartuko dute, Ivan Alonsoren zuzendaritzapean. Kontatuko duten istorioko protagonista Jon Braun, beti ilusioz aurrera egiten duen indio txikia da. Sarrerak 5 euro balio du.