Anosmiari buruzko azalpenak eman ditu Ana Galarragak "Koronabirusaren gakoak" tarteko aurtengo lehen atalean
2021/01/12
09:24
eta kitto!
Anosmiari buruz aritu da Ana Galarraga aurtengo Koronabirusaren gakoak tartearen lehen atalean. Izan ere, COVID-19ak kutsatutakoen erdiak baino gehiagok galtzen du usaimena eta dastamena. Zer dela eta ematen da koronabirusak eragindako anosmia? Zenbat irauten du? Ana Galarraga Elhuyarreko zientzia dibulgatzaileak eman dizkigu erantzunak ETBk eta Elhuyarrek elkarlanean ekoizten duten Teknopolis saioan.