Antzezle eta musikari eibartarrak gaur Coliseoan emango duten "Consejos para eliminar la caspa" film laburrean
2016/11/10
11:58
eta kitto!
Astelehenaz geroztik Asier Errasti Film Laburren lehiaketara aurkeztutako lanak proiektatzen dihardute egunero Coliseoan, eta gaur Cruz Noguerak zuzendu eta idatzi duen "Consejos para eliminar la caspa"ren txanda izango da, 20:00etatik aurrera. Betiko moduan, sarrera doan izango da. Noguerak jaialdi honetan Eibarko lan onenaren saria jaso zuen 2014an, "Colillas" izenburuko lanarekin eta oraingoan ere atal horretan lehiatuko da, Mikel Rodriguezen "Fase Rem" beste lan finalistarekin batera. Gaur estreinatuko den lana ileapaindegi batean girotuta dago eta indarkeria matxistaren gaiari heldu dio egileak. Laburmetraian parte hartzen duten antzezleak eibartarrak dira: Ane Ruiz, Maite Garcia, Maider Albizu, Eguzki Arginzoniz, Maria Rios eta Juanma Cano. Asua Errekako "Marimar" ileapaindegian grabatutako lanean Unai Zorriketa izan da irudi arduraduna eta soinu arduraduna, berriz, Aratz Zarandona eta The Vartools talde eibartarrak bereziki lan horrentzat idatzitako abestia ere badu. Lehiaketako irabazleak zeintzuk diren bihar esango dute, 19:30ean hasiko den sari-banaketan. Aurten lehen aldiz Coliseoan izango da ekitaldia (eta ez Portalean).
"Consejos para eliminar la caspa" filmaz gain beste hauek ere proiektatuko dituzte gaur: "La invitación" (Susana Casares), "Vida en marte" (Jose Manuel Carrasco), "UKA" (Valle Comba Canales), "Sold out" (Almudena Caminero), "Best Seller" (Alex Rey), "Un trabajo de verdad" (Juan Antonio Moreno), "El abrazo" (Iñaki Sanchez Arrieta), "False Flag" (Asier Urbieta).
Bihar, barikxakua, "Galletas" (Ignacio Sepulveda), "Norte" (Javier Garcia, Gemma Rodriguez), "Turno de noche" (Vicente Ruiz de Leon), "Isabel" (Nerea Arrizabalaga), "Mirame a los ojos" (Olga Alaman), "Postales" (Ines Pintor, Pablo Santidiran), "Mañana" (Manuel Aguilar) eta "Down by love" (Jose Corral) laburmetraiak emango dituzte gaur.