AP-8 autobidearen sarbidea itxita dago Bilborako norantzan kamioi batek izandako istripuarengatik
2021/03/15
08:26
eta kitto!
AP-8 autobidea itxita dago Eibarren, Bilborako norantzan, 71. kilometroankamioi batek orain dela ordubete izandako istripuarengatik. Hori dela eta, kilometro bateko auto-pilaketak daude. Trafiko Zuzendaritzatik eman duten azken informazioaren arabera, une honetan bi errei zabalik daude, baina Eibarreko sarbideak Bilboko norantzan itxita jarraitzen du.
![istripua1.jpg](https://etakitto.eus/albisteak/albiste-irudiak/istripua1.jpg/@@images/image-0-b210e0766f3ea79c203ff6314f1eeec2.jpeg)
Bi errei zabalik #Ap8 Km 71 #Eibar-en Bilboko norantzako #Istripua-n. Eibarreko sarbideak #Ap8-ra Bilboko norantzan itxita jarraitzen du. Km bateko #Autopilaketak #Trafikoa
— Trafiko Zuzendaritza (@trafikoaEJGV) March 15, 2021
![istripua1.jpg](https://etakitto.eus/albisteak/albiste-irudiak/istripua1.jpg/@@images/image-0-b210e0766f3ea79c203ff6314f1eeec2.jpeg)