AP-8 autobideko Ermua eta Eibar arteko zatia gauez itxiko dute egunero barixakura arte
2020/02/25
10:20
eta kitto!
Zaldibarko zabortegian gertatutako luiziak AP-8 autobidean eragindako arazoak konpondu asmoz, hainbat lan egiten dihardute AP-8 autobideko 71. eta 78. kilometroen artean norantza bietan, “bypass-aren gunean mediana finko bat jartzeko lanengatik”, Trafiko Zuzendaritzak dioenez. Horrela, barixakura arte Ermua eta Eibar arteko zatia itxita egongo da 22:00etatik 06:00etara. Irungo norantza doazen autoak Ermuko irteeratik desbideratuko dituzte eta Kantabriako noranzkoan doazenak Eibarko irteeratik.
ADI Otsailak 28ra arte 22:00etatik 06:00etara #Ap8 ERREPIDEA ITXITA 71-78 Km-en artean norantza bietan, bypass-aren gunean mediana finko bat jartzeko lanengatik. Desbideraketak:
- Irungo norantzan #Ermua-ko irteeratik
- Kantabriako norantzan #Eibar-ko irteeratik. #Trafikoa pic.twitter.com/wx36VSjiQn
— Trafiko Zuzendaritza (@trafikoaEJGV) February 25, 2020