Apirilaren 27rako herri galdeketei buruzko solasaldia antolatu du Gure Esku Dago ekimenak
2017/04/18
15:28
eta kitto!
Maiatzaren 7an egingo den herri galdeketaren harira Gure Esku Dago ekimenak hitzaldia antolatu du Eibarren. Apirilaren 27an, 19:00etatik aurrera "Herri galdeketak eta erabakitzeko eskubidea" izenburuari jarraituta jardungo dute berbetan Garbiñe Biurrun, Juan Jose Ibarretxe eta Mario Zubiagak, Armeria Eskolako areto nagusian. Moderatzailea, berriz, Jon Telleria izango da.