Aputxiano SD Eibarko atezaina izandakoa hil da

Felix Arrizabalagaren hiletak gaur izango dira San Pio elizan, 19:00etan hasita
Aputxiano SD Eibarko atezaina izandakoa hil da
2025/03/18 10:28
eta kitto!

Atzo hil zen, 89 urterekin, Felix Arrizabalaga “Aputxiano”, Eibarren jaiotako futbol atezainik handiena. SD Eibarrekin bi sasoitan jokatu zuen, lehenengo 1956tik 1958ra eta, geroago, 1962tik 1964ra. Lehenengo sasoian SD Eibar 2. Mailan jokatzen zuen eta Espainiako Afizionatuen mailako txapela irabazi zuen. 1. Mailako Valencia CF taldeak fitxatu zuen ondoren eta han egin zituen bi denboraldi, 1957tik 1959ra, baina partidu bakar bat jokatu barik. Bertako bigarren taldean, Mestallan, jardun zuen 1959tik 1962ra arte eta, handik bueltan, SD Eibarrekin egin zituen azken bi denboraldiak, 1962tik 1964ra arte, taldea dagoeneko 3. Mailan zegoenean.

Aputxiano izena bere aita Candidorengandik zetorkion. Candido Eibarko lehen txirrindularia izan zen proba ofizial bat irabazten Espainian, Eibar-Elgoibar-Eibar lasterketa hain zuzen, 1913an. Eta Aputxiano izengoitia hartu zuen Apocciano Italiako txirrindulariaren jarraitzailea zelako.

Felix Arrizabalagaren hiletak gaur izango dira San Pio elizan, 19:00etan hasita.