Araba Euskaraz jaia ospatuko da domekan Olarizun

Aurtengo ekitaldia ere zortzi ikasolak antolatu dute
Araba Euskaraz jaia ospatuko da domekan Olarizun
2024/06/11 10:51
eta kitto!

Arabako Errioxa euskaldunaren alde egingo dute datorren domekan, ekainaren 16an, Olarizun ospatuko den Araba Euskaraz jaian. Bertako San Bizente ikastola lagunduko dute egun horretan, eta antolatzaileek oinez, bizikletan edo garraio publikoan joateko aholkatu dute.

Denetarik izango da egun horretan, eta arte eszenikoz, dantzaz, musikaz, bertsolaritzat eta magiaz beteko da Gasteizko Olarizu egun horretan. Aurrez bi aldiz gertatu bezala, aurtengo Araba Euskaraz ere zortzi ikasolak antolatu dute, auzolanean.

Hiru gune prestatuko dituzte Olarizuko parkean: Lauta, Mendia eta Erreka. Batetik bestera mugituko dira gaiteroak, Gasteiz Kantuz, Arai erraldoiek konpartsa eta Alt Maresmeko casteller taldea.