Araba Euskaraz ospatuko da domekan “Etengabe” lelopean
Araba Euskaraz 2025 ekainaren 15ean ospatuko da, "Etengabe" lelopean, eta bildutako dirua Bastida ikastolara bideratuko da. Azkenean, ekitaldia Armentia ikastola, Mendizorrotza eta Prado parkearen inguruan egingo dute.
Lurraldeko ikastola pribatu kontzertatuen festa handia Arabako Ikastolen Elkarteak antolatzen du. “Etengabe” lelopean, euskararekiko konpromiso etengabea ospatuko da Olarizuko Zelaietan, bildutako dirua Arabako Errioxako Bastida ikastolara bideratuko da.
1981az geroztik, hitzordu esanguratsua da Araba Euskaraz. Izan ere, lehenengo edizio hura ia 40 urteko diktadura frankistaren ondoren ospatu zen, eta orduan abiatu eta sendotu baitziren lehenengo ikastolak eta euskarazko eskolak, konpromiso handiz lan egin zuten pertsona eta familia ugariri esker.
Egitaraua hiru gunetan garatuko dute:
Lautada gunean: 11:00etan, Bertxilikarekin bertsotan!; 12:00etan, Herri kirolak; 12:30ean, Etengabe Txoua!; 14:00etan, Gora Musika!; 15:30ean, Dantza Plaza; eta 17:00etan, Go!azen Karaokea.
Mendia gunean: 11:00etan, Euskal dantzen topaketa: Dantza Etengabe!; 12:30ean, PLUK kontzertua; 14:00etan, Zilibito Records kontzertua; 15:30ean, Izaki Gardenak kontzertua; eta 17:00etan, Akerbeltz kontzertua.
Erreka gunean: 12:00etan, Trikoma; 13:30ean, Marte Lasarte; 15:00etan, Modus Operandi; 16:30ean, Rosamari DJ.; eta 18:00etan, Monkey Tximino, Wantxin Matxine.
Egun osoan, trikitilariak, erraldoiak eta fanfarreak izango dira.