Aratosteak iragarriko dituen kartela eta jai-egitaraua aurkeztu dituzte
Kezka dantza taldearen eskutik urtero egiten diren koko-eske eta koko-dantzekin hasiko dira Aratosteak, zapatuan (otsailak 3). Goizean goizetik irtengo dira koko-marru eta koko-dantzariak kalera: 08:30ean Errebalen lehen agerraldia egin eta gero, aurten Aginagako baserrietan ibiliko dira goiz osoan. Eta 18:30ean berriz ere Errebalen elkartuko dira, handik abiatuta herriko kaleetan kalejiran ibiltzeko, Mauxitxa txarangak lagunduta. Azken koko-dantza eta kantuak Errebalen egingo dituzte, 21:15ean. Gogora ekarri dutenez, edozeinek hartu dezake parte arratsaldeko kalejira eta dantzetan, eta dantzak ikasteko entsegu irekia egingo dute etzi (eguena, otsailak 1), 19:00etatik 22:00etara, Errebal plazan.
Horrez gain, atzoz geroztik zabalik dago Udalaren eskutik egingo diren Koadrilen Kalejira lehiaketan eta Aratosteetan ondoen apaindutako taberna lehiaketan parte hartzeko izen-ematea. Otsailaren 8ra arte eman ahalko da izena batean zein bestean, eta parte hartzeko baldintzak eta bestelako informazioa Udalaren webgunean kontsultatu daitezke.
Jarraian daukazue 2024rako Aratosteetarako programa osoa:
Koko-dantzak eta koko-eskea (otsailak 3)
08:30 Errebalen.
09:00-14:00 Aginako baserrietan.
18:30 Errebalen koko-mokoen elkartzea, koko-dantzak eta kantuak, Mauxitxa txarangak lagunduta eta kalejiran hasiera. Ibildea: Zuloagatarren, Toribio Etxebarria, Untzaga, Calbeton, Plaza Barria, Errebal Plazia.
21:15 Errebalen azken koko-dantza eta kantuak.
Eguen Zuri (otsailak 8)
15:15 Eskoletako taldeen kalejirak
17:00 Urkizun hasita eta Untzagaraino, Jainaga eta Narbaizarekin kalejira.
17:00 Untzaga plazan LISKER taldearen erromeria.
17:00-19:00 Untzaga plazan, tailerrak: karetak eta makilaia ASTIXAren eskutik
19:00 Mozorro lehiaketa, Galiziako Etxean.
Barixaku Erregularra (otsailak 9)
20:00 Urkizun hasita Untzagaraino, KALDEREROEN kalejira. Partehartzaileak: Kezka Dantza Taldea, …eta kitto!, Txolarte, Ustekabe fanfarrea, Juan Bautista Gisasola Musika Eskolako trikitilariak, Lagun taldea, Untzagako nagusien egoitzako abesbatza, Kaleetan kantuz eta Jainagaren trikitixa eskola.
20:30 Errebal plazian, Aratosteetako pregoia. ...eta kitto! eta Kezka Dantza Taldeak antolatuta
Aratoste Zapatua (otsailak 10)
12:30 Rock kalean, Eibarko kaleetatik.
12:30 Aratosteetako koadrilen kalejira Ustekabe fanfarrearekin.
Ibilbidea: Untzaga, Calbeton, Bidebarrieta, Julian Etxeberria, Toribio Etxebarria, Untzaga.
Izen ematea otsailaren 8ra arte: https://formularioak.eibar.eus/eu/aratosteetakokuadrillenkalejira2024
12:30 – 14:30 Photocall-a Untzaga plazan.
16:30-19:30 Puzgarriak Errebal Plazan.
19:00 - 21:30 Umeendako berbena Untzaga plazan MUGI PANDEROA taldearekin.
19:30, Aratosteetako koadrilen kalejira, taberna eta kartel lehiaketen sari banaketa Untzaga plazan.
19:00 – 21:00 Photocall-a Untzaga plazan.
19:00 Eibarko kaleetatik “Brass Band” taldearen animazio musikala.
23:30 - 01:30 Dantzaldia MUGI PANDEROA taldearen eskutik Untzaga plazan.
Aratoste Domeka (otsailak 11)
11:00 Aratosteetako kalejira, Usartza Txistulari Bandaren eskutik.
17:00 Umeendako Playback lehiaketa Untzaga plazan LH 5-6 mailetako ikasleentzat,...eta kitto!-k antolatuta.
18:30 Jarraian, DJ Arno.
Aratoste Martitzena (otsailak 13)
17:00 -18:30 Untzaga plazan, umeendako jolasak Astixaren eskutik.
18:30 Jarraian Sardinaren entierru txikia, Jainaga trikitilariz lagundua.