Udaltzaingoa | Otsailaren 14ko Eguneroko Txostena

Jarraian dauzkazue gaurko egunari (otsailak 14) dagokion Eibarko Udaltzaingoaren txostenean jaso dituzten gorabehera nagusiak.
Udaltzaingoa | Otsailaren 14ko Eguneroko Txostena
2024/02/14 16:11
eta kitto!

TRAFIKOA

-  Otsailaren 13an, 10:13an,  autobus batek eta anbulantzia batek talka egin zuten Barrena kalean. Ibilgailuetako gidariak ados jarri ziren eta istripu-adierazpen adiskidetsua egin zuten.

-  Otsailaren 13an, 19:22an, bi autok talka egin zuten Polonia Etxebarria kalean. Patruila batek gertatutakoaren txostena egin zuen.

BESTE GORABEHERA BATZUK

- Otsailaren 13an, 13:06an, Sos Deiak-ek telefonoz jakinarazi zuenez, pertsona bat erori zen Errebal kalean. Eibarko ospitalera eraman zuten.

OHARRAK