Aratosteetako egitarautik mantentzen eta bertan behera geratzen diren jardueren zerrenda eman du Udalak
2020/02/21
13:32
eta kitto!
Eguerdian Udalak ezagutzera eman duenez, “Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak prebentzio-neurriak kendu dituenez”, Aratosteetako egitarautik mantentzen eta bertan behera geratzen diren jardueren zerrenda eman du Udalak. Horren arabera, Aratosteetarako egitaraua horrela geratu da:
BARIXAKU ERREGULARRA
- 20:00: Urkizun hasita Untzagaraino, KALDEREROEN kalejira, Ustekaberekin.
ARATOSTE ZAPATUA
- 12:00: Animazioa Aratosteetako karpan eta pintxo-potea San Kristobalko Jai Batzordearekin girotuta.
- 12:30 – 14:00: Untzagan, Rockalean emanaldia.
- 12:30: Aratosteetako koadrilen kalejira, Ustekabe fanfarrearekin. Ibilbidea: Untzaga, Calbeton, Bidebarrieta, Julian Etxeberria, Toribio Etxebarria, Untzaga. Kalejira Ustekabe fanfarrearekin. EGOERAREN AURREAN, KOADRILA GUTXIK EMAN DUTE IZENA ETA EZ DIRA KALEJIRAN IRTENGO, BAINA USTEKABE FANFARREAK KALEJIRA EGINGO DU.
- 12:30 – 14:30: Photocall-a Untzagako plazan
- 18:00: Mozorro lehiaketa, Galiziako Etxean.
- 18:30 - 21:30: Umeendako berbena Untzagako karpan ALAIKI taldearekin.
- 19:00 – 21:00: Photocall-a Untzagako plazan.
- 23:30 - 02:00: Dantzaldia ALAIKI taldearen eskutik.
ARATOSTE DOMEKA
- 11:00: Aratosteetako kalejira, Usartza Txistulari Bandaren eskutik.
ARATOSTE MARTITZENA
- 17:00 – 18:30: Umeendako tailer eta jolasak, Astixarekin. Untzagan.
- 18:30: Sardinaren entierru txikia, Jainagaren trikitilariek lagunduta.
- 19:00: Umeendako diskoteka, Arima Cool Tour taldearekin. Untzagan.