Aratosteetako kartel lehiaketan parte hartzeko epea zabalik dago

Aratosteetako kartel lehiaketan parte hartzeko epea zabalik dago
2023/12/29 12:34
eta kitto!
Urtarrilaren 19ra arte egongo da zabalik 2024ko Aratosteetako kartel lehiaketan parte hartzeko epea. Kartelek, herriko toki ezberdinetan ikusgai egoteaz, sariak jasoko dituzte. Horrela, 15 urtetik gorakoen irabazleak 1.000 euro eramango ditu, eta 11 eta 14 urte arteko irabazleak eta 10 urte azpiko irabazleak sari berezia (dirurik ez).

Lanak elektronikoki edo presentzialki (Pegoran) aurkeztu ahal izango dira eta urtarrilaren 26an emango dituzte jakitera irabazleen izenak.