Aratosteetako Play Back lehiaketa lekuz aldatuko da
...eta kitto! Euskara Elkarteak aratosteetan antolatzen duen Play Back lehiaketa Untzagako karpan egingo da, Errebalen egin beharrean. Aldaketa gehiago ez du iragarri euskara elkarteak, beraz, adierazi bezala, martxoaren 2an egingo da, domeka, 17:00etan hasita. LHko 5. eta 6. mailetako ikasleek har dezakete lehiaketan parte. Taldeak, asko jota, sei lagunez osatuko dira eta talde bakoitzak abesti bakarraren koreografia eta dantza egingo du. Jakina, abestiak euskaraz izango dira. Abestia MP3 formatuan grabatuko da eta taldearen izena, ikastetxea, abestia eta parte-hartzaileen datuekin batera bidaliko da banaketa@etakitto.eus helbidera otsailak 24 baino lehen. Hiru sari izango ditu lehiaketak, mozorro, interpretazio eta koreografia onenari, baina parte-hartzaile guztiek jasoko dute oparia. Antolatzaileek adierazi dute parte-hartzaileek 16:30erako egon beharko dutela Untzagan.