Aratosteetan ondoen apaindutako taberna lehiaketan izena emateko epea zabalik

Aratosteetan ondoen apaindutako taberna lehiaketan izena emateko epea zabalik
2024/01/30 10:18
eta kitto!

2024ko Aratosteetan ondoen apaindutako taberna lehiaketan parte hartzeko izen-emateraren epea atzo, urtarrilak 29, zabaldu zen, eta otsailaren 8an amaituko da. Lehiaketaren oinarriak bertan klikatuta ikus daitezke. Eta  izena HEMEN eman diateke. Hiru sari egongo dira: 300€ “Txispa” gehien duen tabernari, 300€ Tabernarien mozorro onenari; 400€ eta Udalaren garaikurra Taberna onenari.

Eibarko Udalak Aratosteetako jaietan bi lehiaketa antolatu ditu, Aratosteetako kuadrillen kalejirako lehiaketa eta ondoen apaindutako taberna lehiaketa. Kuadrillen kalejirako lehiaketan parte hartzeko HEMEN klikatu daiteke.  Lehiaketaren oinarriak bertan irakur daitezke.