Ardo-dastaketa eta pintxoak eguen arratsaldean Kultun
2013/09/25
00:00
eta kitto!
Kultu tabernak bihar eguenerako (hilak 26) ardo-dastaketa antolatu du. Topalekuan 19.30etan hasiko den saioan Piérola ardandegiko ardo ezberdinak probatzeko aukera izango da, bertako enologoak emango dituen azalpenekin lagunduta. Gainera, ardo-dastaketarako pintxo bereziak prestatuko dituztela iragarri dute antolatzaileek. Interesa duen edozeinek izango du parte hartzeko aukera eta herritarrak bertara joatera animatu nahi dituzte.