Ardogintza ekologikoaren inguruan jardun dute Illunabarrian programaren barruan
Azpea upategiko aditua etorri da ...eta kitto!-ra azalpenak ematera
2024/10/31
13:37
eta kitto!
Nafarroako Azpea upategiko bost ardo ekarri zituen Gorka Perez adituak mokadutxo gozoak lagunduta. Hiru orduko saioan kontu asko entzun eta ikasi zituzten parte-hartzaileek adituaren ahotik. 2000. urtean sortu zen upategia eta orduantxe hasi ziren euren ardoa ekoizten. Gaur egun 19 lursailetan banatutako 16 mahasti dituzte Azpean.