Arene Altonaga kapitainak kontratua luzatu du beste urtebeterako

Denboraldi honetan taldeak F Ligan jokatu dituen 29 partidutatik 28tan jokatu du
Arene Altonaga kapitainak kontratua luzatu du beste urtebeterako
2024/06/12 16:35
eta kitto!

Kontratua 2025eko ekainera arte luzatu duen SD Eibarko kapitainak bost denboraldi egin ditu dagoeneko kamiseta zurigorriarekin eta 100 partidutik gora jokatu ditu talde armaginean. Altonaga sondikarra 2019an etorri zen Zaragoza CFFtik eta talde armaginaren denboraldi hartako igoeraren partaide izan zen; ordutik funtsezko jokalaria bilakatu da talde armaginean.

Denboraldi honetan taldeak F Ligan jokatu dituen 29 partidutatik 28tan jokatu du, 2.000 minutu baina gehiagorekin; erdilariak hiru asistentzia ere baditu denboraldi honetako estadistiketan.

Beste bost taldekidek ere berritu dituzte euren kontratuak: Ane Campos, María Miralles, Esperanza Pizarro, Laura Camino jokalariak eta Yerai Martin entrenatzaileak.