Arene Altonagak zortzi denboraldi behintzat egingo ditu SD Eibarrekin

Lehen taldeko kapitainak 2026ko ekainera arte luzatu du talde armaginarekin zuen konpromisoa
Arene Altonagak zortzi denboraldi behintzat egingo ditu SD Eibarrekin
2025/05/13 11:16
eta kitto!

F Ligan jokatzen duen lehen taldeko kapitainak 2026ko ekainera arte luzatu du talde armaginarekin zuen konpromisoa, horrela zortzigarren denboraldi baterako sinatuz; modu horretan, denboraldi gehien egin dituen taldeko jokalarien artean dago, gaur egungo taldean denboraldi gehien egin dituena izateaz gain.

Altonaga Zaragoza CFFtik iritsi zen Eibarrera 2018an, 25 urte zituela. 2021eko 1. Mailara igo zuen taldekoa izan zen eta, nahiz eta hurrengoan taldea 2. Mailara jaitsi, 2022ko hurrengo igoeran jokalari oso garrantzitsua izan zen azken urteotan kapitainaren lekukoa eraman duna.

SD Eibarren eman dituen urte guzti hauetan, 150 partidu ofizialetatik gertu dago. Azken denboraldian, esaterako, jokatutako 29 partidutatik 26tan hartu du parte, gehienetan titular, eta 1.700 minutu baino gehiago eman ditu zelaian. Kapitainak 10.000 minutu baina gehiago daramatza txapelketa ofizialetan kamiseta armaginarekin.