Areto-futboleko Eibartarrak taldeak DAD Kutxa hartuko du bihar Ipurua kiroldegian

Areto-futboleko Eibartarrak taldeak DAD Kutxa hartuko du bihar Ipurua kiroldegian
2023/12/01 10:22
eta kitto!
Bihar arratsaldeko 16:00etatik aurrera aurten sortu berri duten areto-futboleko Eibartarrak taldeak denboraldiko lehenengo garaipena lortzen ahaleginduko da. Probintziako 3. Mailan jokatzen duen taldea sailkapeneko azkena da une honetan eta ez du erraza izango goiko postuetatik gertu dagoen DAD Kutxari irabaztea. Hala ere, azken asteotan euren jokoan izandako garapena erakusteko asmoarekin kantxaratuko dira talde berria osatzen duten jokalariak.