Areto-futboleko Eibartarrak taldeak hiruna berdindu zuen Irunen

Areto-futboleko Eibartarrak taldeak hiruna berdindu zuen Irunen
2023/11/15 10:05
eta kitto!
Asteburuan jokatutako partiduan, gure herriko areto-futboleko talde berriak 3-3 berdindu zuen Irunekin, azken horren kantxan jokatutako norgehiagokan. Futboleko beste taleei dagokienez, 1. Erregional Mailan jokatzen duen talde nagusiak bere ibilbide ezin zuzenagoarekin jarraitzen du eta, horrela, zortzigarren garaipena eskuratu zuen jarraian, Aloña Mendiri 2-1 irabazita. Eibarko taldeak zortzi puntu ateratzen dizkio dagoeneko bigarren sailkatuari.

Eibartarrak-eko jubenil eta kadete mailetako taldeek, bestalde, galdu egin zituzten euren partiduak: jubenilen Eibartarrak A taldeak 3-7 Elgoibarrekin, eta Eibartarrak B taldeak 4-2 Oñatin Aloña Mendirekin; kadete mailako taldea ere Zumaiako baino gutxiago izan zen, 1-5 galtzeko. Infantil mailako taldeak, bestalde, irabazi egin zuen Unben jokatutako partiduan: 3-2 nagusitu zitzaion Lagun Onak taldeari.