[Argazki-bilduma] Kalejira aldarrikatzailea antolatu zuen #zaldibarArgitu plataformak
2020/02/24
12:38
eta kitto!
Zaldibarko zabortegiaren hondamendiak eragin zuzena izan du aurtego aratosteetan, eta bertan behera geratu dira astebururako antolatuta zeuden hainbat ekitaldi. Larunbat eguerdian ez zen egin ohiko aratosteetako koadrilen kalejira. #zaldibarArgitu herri plataformak deituta, berriz, kalejira aldarrikatzailea egin zen; batzuk mozorrotuta eta beste batzuk mozorrotu gabe, Zaldibarko zabortegiarekin gertatutakoaren aurrean erantzukizunak eta desagertutako bi langileak bertatik ateratzea eskatu zuten parte-hartzaileek. ARGAZKIAK HEMEN IKUSGAI
Bideoa hemen ikus dezakezue:
https://www.youtube.com/watch?v=VoLdVTk3asQ
Bideoa hemen ikus dezakezue:
https://www.youtube.com/watch?v=VoLdVTk3asQ