ARGAZKI-BILDUMA Koko-marru eta koko-dantzarien konpartsak Errebalen egin du lehen agerraldia

ARGAZKI-BILDUMA Koko-marru eta koko-dantzarien konpartsak Errebalen egin du lehen agerraldia
2024/02/03 10:43
eta kitto!
Kezka dantza taldearen eskutik urtero egiten diren koko-eske eta koko-dantzekin hasiko ditugu Aratosteak Eibarren. Goizean, 08:30ean hasi dute eguna Errebalen, eta lehen dantzak merkatu plazako baserritarren aurrean egin eta gero,  Aginagarako bidea hartu dute, hango baserrietan koko-eskean ibiltzeko. Arratsaldean, berriz, herriko kaleetan egingo dute kalejira. Horretarako, 18:30ean Errebalen elkartuko da koko-marru eta koko-dantzarien konpartsa. Handik abiatuta, eta Elgoibarko Mauxitxa txarangak lagunduta, Zuloagatarren, Toribio Etxebarria, Untzaga, Calbeton eta Plaza Barria kaleetan ibiliko dira. Eta azken koko-dantza eta kantuak Errebalen egingo dituzte, 21:15ak aldera.

KOKO-DANTZAK 2024


  • 8:30 Errebalen baserritarren postuetan

  • 9:00 Aginako baserrietan. Altzerreka (9:15), Mendibil (9:45), San Roman (10:15), Larrañeta (10:45), Zumaran (11:15), Torrepe (11:45), Suinaga (12:15), Gorostiaga (12:45), Atxa (13:15), Orbesoraen (13:45)

  • 18:30 Errebalen koko-mokoen elkartzea, koko-dantzak eta kantuak, Mauxitxa txarangak lagunduta eta kalejiran hasiera. Ibilbidea: Zuloagatarren, Toribio Etxebarria, Untzaga, Kalbeton, Plaza Barria, Errebal.

  • 21:00 Errebalen azken koko-dantzak eta kantuak.


[foogallery id="141325"]