ARGAZKI-BILDUMAK | Eibarko Klub Deportiboaren mendeurren eguneko argazki bildumak ikusgai jarri ditugu

ARGAZKI-BILDUMAK | Eibarko Klub Deportiboaren mendeurren eguneko argazki bildumak ikusgai jarri ditugu
2024/01/31 11:46
eta kitto!
Eibarko Klub Deportiboa sortu zela 100 urte bete ziren atzo, eta egun osoa bete zuen egitarauarekin ospatu zuen mendeurrena Deporrek. Goizean, Erlora egindako mendi-irteerarekin hasi zuten eguna. Horrekin batera, goizetik arratsaldera bitartean Eibarko ikastetxeetako ikasleekin topaketak egin zituzten Astelena frontoian, Uni Eibar-Ermuako kiroletako zikloetako ikasleen laguntzarekin. Jarraian, kirolari ezagunen parte-hartzearekin hainbat proba, eta pilota-barruak eta xake partida azkarrak jokatu ziren. Bideo baten emanaldiarekin amaitu ziren Astelenako jarduerak, baina Errebalen jarraitu zuen ospakizunak. Besteak beste, Klubaren sorrera-akta irakurri zuten bertan. Ondoren, Toribio Etxebarria kaleraino kalejiran joan ziren jaiarekin bat egin zuten bazkideak, Klub Deportiboaren fatxadan errotulo berria bistaratzeko. Jarraian, soka-dantzan aritu ziren klubeko bazkideak, ekitaldira gerturatu ziren elkarteetako zein alderdi politikoetako ordezkariekin batera, eta familia-argazkia egin eta gero, luntxarekin amaitu zituzten mendeurren eguneko ospakizunak. Jarraian, goizean Astelena frontoian egin zen topaketan eta arratsaldeko ekitaldietan egindako argazkien bildumak ikus ditzakezue.

[foogallery id="140965"]

[foogallery id="140968"]