Argazkia ateratzeko aukera hamaikakoarekin domekako partiduan

Eibarrek Bartzelona hartuko du Ipuruan
Argazkia ateratzeko aukera hamaikakoarekin domekako partiduan
2025/02/28 11:28
eta kitto!

Etxeko txikiek hasierako hamaikakoarekin eta Pantxikarekin argazkia ateratzeko aukera izango dute FC Barcelonaren aurkako partida.

FC Barcelonaren aurkako domekako partiduari begira martxan jarritako jardueren artean, SD Eibar-ek hasierako hamaikakoarekin argazkia ateratzeko aukera eskaini du; horrela, jarraitzaileek hamaikakoarekin eta Pantxikarekin argazkia egiteko aukera izango dute. Hasierako hamaikakoarekin argazkia ateratzeko, interesatuek sdeibar.comhelbidera jo dezakete edo, bestela, Orsaixanera gerturatu, ohiko ordutegian. Aurrekoarekin batera, 2x1ko sarreren pack berezia jarri du eskuragarri SD Eibar-ek, Ipuruan jokatuko diren F Ligako hurrengo bi partiduak ikusteko. Lehenengoa domekakoa izango da (14:00etan) eta bigarrena martxoaren 16an jokatuko dena, Levante Badalonaren aurka (18:00etan).