200 haurrek hartu dute parte gaur arratsaldeko danborradan
2023/06/24
22:44
eta kitto!
Arratsaldeko 19:00etan irten dira herriko danbor jole gaztetxoenak Urkizutik, guraso, familia eta lagunek lagunduta. 200 haurrek hartu dute parte Ustekabe fanfarreak lagunduta. Lehen geldiunea Ibarkurutzen egin dute haurrek. Ondoren, 20:00ak aldera ailegatu dira Toribio Etxebarria kalera eta, atseden hartu ondoren, Untzagara ailegatu dira; pregoia irakurri eta han amaitu dute emanaldia, harmailetan zeudenentzat jotzen.
ARGAZKIAK:
[foogallery id="132481"]
BIDEOAK