ARGAZKIAK | 28. Eibarko Kirol Sariak ekitaldiko argazkiak ikusgai daude

ARGAZKIAK | 28. Eibarko Kirol Sariak ekitaldiko argazkiak ikusgai daude
2024/01/02 12:31
eta kitto!
Urtero Gabon Zahar egunean egiten den sari-banaketa ekitaldian gure herriko kirol talde guztien lana saritu nahi izaten da, eta talde edo klub bakoitzak aukeratutako kirolariari oroigarri bana eman zaio aurten ere. Horrekin batera, Euskara Saria (Mirari Ubera), Sustapen Saria (Guridi taberna) eta Sari Berezia (Fernando Errekalde) ere banatu dira, eta errekonozimendu berezia egin zaie aurten hil den Jose Perez Tigre de Amaña boxeolari-ohiari eta Arima Galduak jugger taldeari. Aurtengo ekitaldian, bestalde, Neguko Ahotsak diskoa kaleratu duen Eibarko Koro Gazteak abestu du. Sari-banaketa ekitaldiko argazki-bilduma gure mediatekan ikus dezakezue.

[foogallery id="139803"]