ARGAZKIAK | Denetariko mozorroak Eguen Zuriko kalejiretan

ARGAZKIAK | Denetariko mozorroak Eguen Zuriko kalejiretan
2024/02/08 19:21
eta kitto!
Bazkalostetik batez ere, etengabe zerurari begira ibili dira gaurkoan herriko haur, guraso, irakasle eta antolatzaileak, baina azkenean normaltasunez egin dira aurreikusita zeuden kalejirak. Denetariko mozorroak ikusi ditugu, giroa primerakoa izan da eta, argazkietan ikusten den moduan, primeran pasatu dute etxeko txikienek.

Ondoren, Adolfo Jainagaren trikitixa eskolakoak Urkizutik erdigunera igo dira, euriari aurre eginez. Untzagara ailegatu eta, segidan, Lisker taldearen erromeria hasi da. Haurrek ederto pasatu dute mozorro eta musika-doinuen artean.  Makillaje eta maskara tailerrak egon dira, gainera, Untzagan bertan, Astixaren eskutik.

Hemen gaur bildu ditugun argazkiak:

[foogallery id="141621"]

JARRAIAN GAUR ARRATSALDEKO BIDEOAK