ARGAZKIAK | Eibarko Klub Deportiboaren mendeurreneko ospakizunak erretratatu dituzte hainbat argazkilarik

ARGAZKIAK | Eibarko Klub Deportiboaren mendeurreneko ospakizunak erretratatu dituzte hainbat argazkilarik
2024/02/01 13:36
eta kitto!
Primeran joan ziren Eibarko Klub Deportibokoek astelehenean eta martitzenean antolatutako ekitaldi guztiak. Bezperan Arrajolatik Urkora arteko bidea argiztatu zuten, 300 lagun baino gehiagoren parte hartzearekin. Martitzenean, "zentenario" bihurtu zen egunean, goizetik Erlora bidean batzuk eta eskolakoek Astelena frontoian ekin zieten prestatutako ekitaldiei. Errebalen lehenengo eta Depor parean jarraian egin ziren akto garrantzitsuenak, eibartarrok giro alaian bizi izan genituenak.

Hemen bildu ditugu egile desberdinen argazkiak:  Bakarne Elejalde / Fernando Retolaza / Iraia Aguirre / Jose Luis  Irigoien / Josu Torrealday / Pedro Arriola / Txema Artetxe

 

[foogallery id="141197"]